XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); orobat, ezin esan begi-belarriak, belarri direnik eta ez begi, Gipuzko-Bizkaiak Bizkaia direnik eta ez Gipuzkoa, etab.

Aurrerago ikusiko denez, dvandva guztien ezaugarria da hau, eta ez izen-dvandvena bakarrik.

b) Koordinazio-bide hori kopulatiboa izaten da gehienetan.

Hortik etorri ere dator, noski, gramatikariek dvandva-elkarteei konposatu kopulatiboak deitzeko ohitura: euskal alorrean behin eta berriz errepikaturiko definizio ezagun batez (9) Ikus ZATARAIN, A.: in xxiii orr. esateko..

Aurrerago azalduko denez, ez da juntagailu-galera izen-dvandvetan ageri den gertaera bakarra.

Eta ez dirudi, gainera, galdu beharreko juntagailua eta denik beti: askotan hurbilago sentitzen da, oinarriko perpaus-eskeman, edo (agian ala) juntagailua.

Egia da ordea, guztiarekin ere, euskal dvandva-elkarte gehienetako osagaiak era kopulatiboan koordinaturik ageri direla.

Salbuespenak (tautologiazko elkarbideari datxezkionak batez ere) gutxi izateaz gainera, aski sorkari berankor eta idatzizko zereginetara mugatuak dira itxura osoz.

Aurrerago hitzegingo da horietaz.

eta juntagailuaren bidezko koordinazio-bide horren nagusitasuna ere ez da soil-soilik izen-dvandven alorrekoa, dvandva-elkarte guztien batezbesteko joera nagusia baizik.

Horrela, eta adibide banaka batzuk baizik ez aipatzearren, ondoko esaldietan agertuko diren dvandva-elkarteak posible da hurrenez hurren senarra eta emaztea, bihotzean eta muinetan, anai(ok) eta arreba(-ok), leuna eta arina, ezkerrera eta eskuinera, harantz eta honantz, eraikuntzez ordezkatzea: - nola San Martinak baitziren, Mattinek senar-emazteak gonbidatu zituen bazkaltzera.

- betidanik neraman erdaldun izanaren ezpata bihotz-muinetan sarturik.

- poztu, alaitu, anai-arrebok, ordu hau heldu delako.

- hartzen dutenentzat guztiz leun-arina da, eta guztiz ondragarria.

- Manex jalgi zen zut-zuta ezker-eskuin deusi behatu gabe.

- goxo-kozko bat erakutsi besterik gabe harantz-honantz erabil zitekeen.